Helburuak
Tutoretzaren bitartez lagundu nahi ditugu gure ikasleak bizitza-proiektua eraikitzeko beharko dituzten gaitasunak eskuratzen.
Horretarako lana egin behar dugu
ikasleekin, bai taldean bai banaka
  • taldean eta ikastetxean integratzeko, lankidetza, elkarren arteko laguntza eta besteekiko errespetua sustatuz
  • ikasketa prozesua jarraitzeko eta, behar izanez gero, laguntza bideratzeko
  • erabakiak hartzeko prozesuan laguntza emateko
irakasleekin
  • ikasleei buruzko informazioa partekatzeko, zailtasunak aurreikusiz.
  • ikasleen beharrak aztertzeko eta erantzun koordinatuak proposatzeko
  • ikasleen jarraipena egiteko eta ebaluazioa koordinatzeko
familiekin eta beste eragileekin
  • ikastetxearen eta etaparen informazioa emateko
  • haiengandik familia inguruko informazioa jasotzeko
  • ikaslearen hezkuntza prozesuaren berri emateko eta bide beretik lan egiteko
  • une erabakigarrietan aholku emateko

Ikasleen Gaitasunak
BHko beste arlo guztiekin batera, ikasleen oinarrizko gaitasunen garapena bultzatuko dugu tutoretzan ere, ikasleak konpetenteak izan daitezen norbera izateko, gainerakoekin bizitzeko eta egoki komunikatzeko, eta ikasten ikasteko, pentsatzeko eta ekiteko.
Gaitasunak tutoretzan
  • Nork bere burua ezagutzea, onartzea eta zaintzea, bai tutorearekin bai lankideekin norberaren jokaera eta horren ondorioei buruz gogoeta eginez.
  • Jolasean eta lanean errespetuan oinarritutako harremanak izatea, komunikaziorako trebetasunak garatuz.
  • Eskolako lanetan nahiz eskolaz kanpoko jardueretan parte hartzea, proposamenak luzatuz, arauak errespetatuz eta erabakietan inplikatuz.
  • Arrisku portaerak identifikatzea eta osasunerako kaltegarriak izan daitezken erabakietan kontuan hartzea.
  • Gizarte bazterkeria gertaerei buruz norbere ikuskera azaltzea, kalteak sortzen dituzten gizarte egoeren aurrean kritiko agertuz eta justizia, berdintasuna, bakea eta elkartasuna bezalako balioei garrantzia emanez.
  • Ikaskuntza prozesua jarraian begiratzea eta deskribatzea emaitzak aztertuz eta, behar denean, hobetzeko aldaketak proposatuz.
  • Etorkizuneko proiektu pertsonala aurreikustea eta erabakiak hartzea, norberaren ezagutza zein errealitate soziolaborala kontuan hartuz.
Tutoretzan ikasleekin landuko diren eduki-multzoak
Ni eta besteak (pertsona- eta gizarte-garapena)
  • Norberaren ezagutza, onarpena eta zaintza
  • Elkarbizitza
Ni eta ikasketak (ikasten ikastea)
  • Antolamendua eta planifikazioa
  • Errendimendua eta emaitzak
Nire bizitza proiektua (erbakakiak hartzea)
  • Proiektua definitzen hastea: interesak, balioak, gaitasunak...
  • Informazioa bilatzea: ikasketak, lanbideak, aisia...
  • Erabakiak hartzea

Tutoretza saioen programazioa
Plangintza
Ikasleekin
Tutoretza saioen oinarrizko programazioa ikasleekin adostu dugu, haien proposamenak aztertu ondoren. Hala ere, beti egongo dira aurreikusi gabeko gaiak eta asteroko koordinazio bileretan zehaztuko ditugu horiek.
Taldearekin lana egiteaz gain, banakako elkarrizketak ere oso garrantzitsuak dira zenbait unetan.
Irakasleekin
Ikasturtean zehar tutoreak taldeko irakasleekin koordinazio bilerak izango ditu, bai taldearen eta bai ikasle bakoitzaren jarraipena egiteko.
Orientatzailearekin
Maila bereko tutoreek asteroko bilerak izango dituzte orientatzailearekin, tutoretza lana koordinatzeko.
Familiartekoekin
Gurasoekin, edo legezko arduradunekin, zenbait bilera izango ditu tutoreak kurtsoan zehar, elkarrekin lan egiteko.
Beste eragilekin
Orientatzailearen laguntzarekin koordinazio bilerak izango ditu tutoreak zenbait gizarte eta osasun eragileekin kasu berezietan eta beharren arabera: udaleko eta foru aldundiko gizarte zerbitzuak, psikologoak, hezitzaileak, aholkulariak…


Aurreikusitako bilerak DBHn

noiz
norekin
zer
zertarako
irailaren hasieran
maila guztietan
LH 6. mailako tutoreekin
Aurreko ikasturteko tutoreekin
bilera
ikasle berrien hasierako informazioa jasotzeko
irailetik ekainera
astero maila guztiak
orientatzailearekin
koordinazio bilerak
tutoretza koordinatzeko
irailaren 3. astean
taldeko irakasleekin
koordinazio bilera
informazioa trukatzeko, beharrak aztertzeko eta neurriak martxan jartzeko
urriaren erdialdean
1. eta 2. mailakoak
Dagokion arloko irakasleekin eta gurasoekin
NCE idatziz jaso ondoren gurasoekin bilera
norbanako curriculo egokitzapenak bidaltzeko
urriaren erdialdean
taldeko irakasleekin
1. ebaluazio tartekoa
ikasleen jarraipena egiteko
urrian
guraso taldearekin
taldearen guraso bilera
ikasturte berriaren informazioa emateko
azaro-abendua
taldeko irakasleekin
1. ebaluazio saioa
ikasleen balorazioak egiteko
abendua
gurasoekin
elkarrizketak
ebaluazioko informazioa emateko
urtarril-otsaila
taldeko irakasleak
2. ebaluazio tartekoa
laguntza behar duten kasuak aztertzeko
martxoa
taldeko irakasleekin
2. ebaluazio saioa
ikasleen balorazioak egiteko
martxo-apirila
gurasoekin
elkarrizketak
ebaluazioko informazioa aztertzeko
martxo-apirila
4. maila
gurasoekin
orientatzailearekin
bilerak
DBH ondorengo ikasketak ezagutzeko
maiatza
taldeko irakasleekin
3. ebaluazio tartekoa
aurreikuspenak ikusteko
maiatza
3. maila
gurasoekin
orientatazailearekin
bilera
4. mailako ikasketa-ibilbideak aztertzeko
ekaina
taldeko irakasleekin
3. ebaluazio saioa eta azken ebaluazioa
ikasleen azken balorazioak egiteko
ekaina
gurasoekin
elkarrizketak
ikasturtearen balorazioa egiteko
ekainaren bukaeran
taldeko irakasleekin
ezohiko ebaluazioa
azken erabakiak hartzeko

Aurreikusitako bilerak batxilergoan

noiz
norekin
zer
zertarako
irailaren hasieran


Aurreko ikasturteko tutoreekin
bilera
ikasle berrien hasierako informazioa jasotzeko
irailetik ekainera
hamabostean behin
orientatzailearekin
koordinazio bilerak
tutoretza koordinatzeko
urrian
guraso taldearekin
taldearen guraso bilera
ikasturte berriaren informazioa emateko
azaroan
taldeko irakasleekin
1. ebaluazio saioa
ikasleen jarraipena egiteko
abendua
gurasoekin
elkarrizketak
ebaluazioko informazioa emateko
otsaila
taldeko irakasleekin
2. ebaluazio saioa
ikasleen balorazioak egiteko
martxoa
gurasoekin
elkarrizketak
ebaluazioko informazioa aztertzeko
martxo-apirila
2. maila
gurasoekin
orientatzailearekin
bilerak
Batxilergoaren ondorengo ikasketak ezagutzeko
maiatza
taldeko irakasleekin
3. ebaluazio saioa
ikasleen balorazioak egiteko
maiatza
1. maila
gurasoekin
orientatzailearekin
bilera
2. mailako aukerak aztertzeko
ekaina
gurasoekin
elkarrizketak
ikasturtearen balorazioa egiteko
ekainaren bukaeran
taldeko irakasleekin
ezohiko ebaluazioa
azken erabakiak hartzeko

Tutoretza Planaren balorazioa
Asteroko koordinazio-bileretan tutoretza planaren jarraipena egingo dute tutoreek orientatzailearekin, beharrezkoak ikusten diren aldaketak adostuz.

Tutoretza plana baloratzeko erabiliko dira ondorengo ebaluazio irizpideak
• helburuen lorpen maila
• ikasleei proposatutako edukien eta jardueren egokitasuna
• hiru zeregin eremuetan (ikasleak, irakasleak eta familiak) ekintzen egokitasuna
• ikasleen gaitasunen balorazioa

Ikasturtearen bukaeran orientatzaileak jasoko ditu memorian
• tutoreek egindako balorazioak
• ikasleen balorazioak eta proposamenak
• familiekin eta beste eragileekin egindako lanaren balorazioa

eta hurrengo urterako kontuan hartuko ditu urteko planean
• ondo baloratutako alderdiak
• sortutako zailtasunak
• aldatu beharrekoak