2013-14 ikasturtean elkarlanean aritzeko proposamena izan zen.

Aurreko ikasturteetan wiki honetan jasotako proposamen guztiekin Web-gune berri bat prestatu genuen, ikastetxe batean Tutoretzan adostutakoa sarean modu sinple batean antolatzeko eredua dena: tutoretza 2.0

tutor2.JPG
Sites hori Google sites galerian dago plantilla moduan, edozeinek eskuratu ahal izateko. Behin sitesa eskuratu ondoren, orientatzaileak nahi dituen aldaketak egin ahal izango ditu.

Gainera, nahi dituen pertsonekin partekatuko du (maila bakoitzeko tutoreekin, alegia), sarean egongo delako.




Ondorengo bideoan sites hori nola eskuratu azaltzen da.









Zergatik tutoretza 2.0 ?
Tutoretzan adostutakoa sarean modu sinple batean jasotzeko aukera ematen digulako.
Sarean egonda, nahi ditugun pertsonekin partekatuko dugu (maila bakoitzeko tutoreekin, alegia).

Zertarako balioko du?
Tutoretza lana errazteko, tutoretzan adostutakoa bertan jasotzen delako. Aldaketak jaso daitezke eta baita jardueren balorazioak ere.

Site hori publikoa izango da?
Nahi badugu bai, baina beste aukerak ere baditugu: baimendutakoak (tutoreak) bakarrik ikustea, baimendutakoak ere idazteko (edo idatzitakoa aldatzeko) baimena edukitzea...