Zer da?
Javier Gómez Zapiain-ek eta Josean Pinedo-k egindako programa da Sexu-muxu, Hezkuntza Sexuala DBHn lantzeko. Material hori DBH 3. eta 4. mailako ikasleentzat da, baita batxilergoko eta EMko Lanbide Heziketako 1. kurtsokoentzat ere (14-17 urte).

IKASLEAren atala
Atal honetan sexu-muxu jokora sarreraz gain, sexualitateari buruzko informazioa aurkituko dute ikasleek gai koadernoetan. Joku barruan informazio bera izango dute eskura "gelako apalean".

external image IKASLEAK.png?height=254&width=320

sexu-muxuko gai koadernoak (ikus beherago)






bideojokoan sartzeko botoia

bideojokua
Sexumuxu aplikazioak lagun-talde baten eskolara itzultzea irudikatzen du. Batzuk DBHko 4. maila hasiko dute, besteek Batxilergoko 1. maila eta gainerakoek, Heziketa Ziklo bat.

Taldea honako hauek osatzen dute: Maitane, Lukas, Jokin, Maite, Viky, Eukene, María, Fermín eta Jon Ander.
Bizitza gure inguruko edozein auzotan gertatzen da, eta horren barruan, gazteria biltzen den ohiko lekuetan: logela, gune intimoena; lokala edo lonja, kuadrilla elkartzen den tokia; kalea (skate pista), askotariko gizarteharremanak ezartzen diren gunea, eta ikasgela, prestakuntza-gunea.

Bideojokua bakarka landu daiteke baina "sexuko jarduerak" gelakideekin batera lantzea askoz aberatsagoa izan daiteke, taldean eztabaidatzeko aukera ematen duelako (ikus irakaslearen atala, beherago) .

gai koadernoak (aparte kontsulta daitezke edo joku barruan, "gelako" apalean baitaude)
  • Plazer erotikoa
  • Sentimenduak: erakarpena, maitasuna, maitemina.
  • Desiraren orientazioa
  • Jokoaren arauak.
  • Metodo antikontzeptiboak
  • Sexu-transmisiozko infekzioak (STI).
  • Larrialdiko kontrazepzioa. Hurrengo eguneko pilula.
  • Hartutako immunoeskasiaren birusa eta hiesa.
  • Haurdunaldia nerabezaroan.
  • Nahi gabeko haurdunaldia.

IRAKASLEAren atala
sexu2.pngAtal honetan dokumentazio ugariz gain, "sexuko jarduerak" aurkituko dituzue. Bertan sartzeko pasa-hitza behar da: sexumuxu.


Jarduera horiek bideojokuan zehar lantzen badira ere (norbanako lana), gelako jarduera bihurtu daitezke, ikasle taldeak horien inguruan hitz egiteko eta haien iritziak besteekin kontrastatzeko aukera izateko.

Jarduera horietara zuzenean joan daiteke, esteka zuzenak baitituzte.




Sexu-muxu lantzeko proposamen bat
Aplikazio berri hori martxan jartzen laguntzeko proposamen zehatza luzatu nahi dizuegu. Tutoretza-orduaz gain, sexuko jarduera horiek lantzeko beste arloak ere aurre ikusi ditugu : Herritartasuna (DBH 3) eta Etika (DBH4), eta baita Bio-Geo (DBH3) eta Giza Zientziak (DBH 3-4) ere.


PROPOSAMENA
Jarduera
Deskribapena
NOIZ
NOLA
Gai koadernoak
sexu-muxu bideojokua
Bideojokua ezagutzeko saio bat.
Ordenagailuak beharko dira.
"Nire premiak" (ondorengo jarduera) beteko dute ziur asko.
DBH 3
Tutoretza
bakarka

1. Nire Premiak

actividad 01
actividad 01

Hasteko, hausnarketa egitea proposatzen da, nerabeek edukitzen dituzten premiei buruzkoa.
Mota hauetakoak dira, funtsean, premia horiek: maitasunezkoak, sexualak eta taldean integratzekoak.
(Irakaslearen gidan, 109.orrialdean)

DBH 3

Tutoretza
taldean

2. Maiteren historia
external image actividad_02.jpg
Nerabe bati benetan gertatutakoa da. Hamabost urte zituela, haurdun gelditu zen, eta haurdunaldiarekin jarraitzea eta mutilarekin ezkontzea erabaki zuen.

Maiteren istorioan, zazpi atal bereiz daitezke: sarrera, lehenengo sexu-harremanak, haurduntzaren ukoa, erabakia hartzea, zalantzak, onarpena eta gomendioak.

Jarduerak atal bakoitza lantzeko aukera ematen du galdera-sorta baten bidez.

(Irakaslearen gidan, 111.orrialdean)
DBH 3


Tutoretza
Herritar.
Giza zient.
taldean
Haurdunaldia nerabezaroan


Nahi gabeko haurdunaldia.
3. Nor da Nor?
actividad 03
actividad 03

Maiteren historian argi agertzen da haurdunaldia ez zuela ez berak ez bere bikotekideak desiratu; agerian jartzen da prebentzioaren garrantzia.
Jarduera honetan zenbait hausnarketa proposatzen dira, aitatasun eta amatasun arduratsuaren inguruan. Horretaz gainera, metodo antikontzeptiboei buruzko ikerketaren eremuan sartzen da, “Nor da nor?” jokoaz baliatuz.
(Irakaslearen gidan, 112. orrialdean)
DBH 3


Natur zientziak
bakarka


taldean




Metodo antisorgailuak

4. Maialeni eta Jokini
egindako elkarrizketak
actividad 04
actividad 04

Koadrilaren lokalean komentatzen da tokiko telebista batean gazteen sexualitateari buruzko erreportaje bat egiten ari direla. Elkarrizketak egiten ari dira, eta Maialenek eta Jokinek parte hartu dute horietan.

Elkarrizketak grabatuta daude eta lokaleko telebistan daude ikusgai. Bi lagun horien ikuspuntuak, zalantzak, beldurrak eta itxaropenak ezagutuko ditugu.

(Irakaslearen gidan,115 .orrialdean)
DBH 3


Tutoretza
Herritartasuna
Giza zientziak
taldean
Plazer erotikoa.
Sexua eta Sentimenduak

Jokoaren arauak

Sexu-transmisiozko infekzioak (STI).
5. Kalitatea eta arriskua
sexu1.png
Ikasleek sexu-harremanen arriskuekin batera horien kalitatea ere ebaluatu ahal izango dute test baten bitartez.


(Irakaslearen gidan, 115. orrialdean)
DBH 4


Tutoretza
bakarka
Plazer erotikoa.

Sexu-transmisiozko infekzioak (STI).
6. Txataren bidezko elkarrizketa
external image actividad_06.jpg
Sexu-harremanaren hastapenetaraegiten den lehenengo hurbilketa da. Gelako ordenagailutik egiten da eta hain berezia den esperientziaren aurrean lagun minen sostenguak zelako garrantzia duen azpimarratzen da.

(Irakaslearen gidan, 115. orrialdean)
DBH 4


Tutoretza
taldean
Plazer erotikoa.

Jokoaren arauak
7. Lehenengo esperientziak
actividad 77
actividad 77

Larunbat gaua: Maialen eta Jokin gauean taberna batean elkartzekotan gelditu dira. Ligatu eta Maialenen etxera joatea erabakitzen dute. Han, bi aukera agertzen dira.


(Irakaslearen gidan, 115. orrialdean)
DBH 4

Tutoretza
taldean
Plazer erotikoa.

Sexua eta Sentimenduak

Jokoaren arauak

Metodo antisorgailuak
8. Ferminen historia
actividad 08
actividad 08

Fermin ari da bere sentimenduak, bai erotikoak, bai maitasunezkoak. Pixkanaka-pixkanaka bera erakartzen dutenak gizonezkoak direla jabetuz doa.
(Irakaslearen gidan, 120. orrialdean)

DBH 4


Tutoretza
Etika
Giza zientziak
taldean
Desiraren orientazioa
9. Lekukotasunak
actividad 09
actividad 09

Jarduera honen helburua da eskaintzea sexu eta maitasunaren aurrean har daitezkeen jarrera desberdinak.

Hiru lekukotasun erakusten dira. Jarduera honetan bideoak ikusi ez ezik, landu egiten dira.

Irakaslearen gidan, 119. orrialdean)
DBH 4

Tutoretza
Etika
Giza zientziak
taldean
Jokoaren arauak
10. Lekukotasunak 2
actividad 10
actividad 10

Jarduera honek segida ematen dio aurrekoari, eta beste hiru lekukotasun aurkezten dira.

Taldeko lana osagarria da. Talde txikiak osatuko dira, bi sexuetako pertsonekin, eta jarrera ezberdinen inguruko eztabaida sustatuko da. Helburua da nork bere jarrera defendatzeko gaitasuna garatzea, besteen jarrerak aintzakotzat hartzeko gaitasuna landuz.

(Irakaslearen gidan, 119. orrialdean)
DBH 4

Tutoretza
Etika
Giza zientziak
taldean
Jokoaren arauak
11. HIESaren eta transmisio
sexualeko infekzioen aurkako
prebentzioa
actividad 12
actividad 12

Jarduera honek osakidetzako Hiesa eta ITS Planak egindako “GIB/hiesaren, transmisiozko infekzioen eta nahi gabeko haurduntzaren prebentzio-programa”tik ateratako materiala jasotzen du.

Bost bideo aukeratu dira, bertan, sexu-harremanekin lotuta egon litezkeen arriskuen prebentzioarekin erlazionatutako alderdiak jasotzen dira.

(Irakaslearen gidan, 122. orrialdean)
DBH 4
Batx1
EM1


Tutoretza
B-G

Sexu-transmisiozko infekzioak (STI).
Hartutako immunoeskasiaren birusa eta hiesa.

Metodo antisorgailuak.

Larrialdiko kontrazepzioa. Hurrengo eguneko pilula.