Aurten elkarrekin lantzeko proposatzen dugun gaia: Berdintasunean aukeratzea

EUSTATek 2015eko ekainean kaleratu dituen datuek garbi erakusten dute neskek eta mutilek egiten dituzten ikasketa-hautaketetan genero estereotipoak mantentzen direla , rol tradizionalen araberako sexuen banaketa mantentzen dutenak: besteen zaintzarekin eta giza harremanekin zerikusi duten ikasketak aukeratzen dituzte neskek; teknikarekin eta produkzioarekin lotutakoak, berriz, mutilek.





(bideorako erabili den artikulua: Berdintasuenan aukeratzen al dugu? IKASLAN 16 aldizkaria

Datuak diotena.
Unibertsitateko datuak gaurkotu ditugu, Eustateko 2016ko txostenakontuan hartuta (ezkerreko grafikoa).
2015-16 ikasturteraen bukaeran lortutako datuekin alderatu ditugu (eskuinekoa)
Behealdean txosten osoa aurkituko duzue.
Eustat 2014-15 unibertsitate datuak.jpg 2015-16 txostenaren datuak uni.jpg

GM neska-mutilak.Eustat 2015.PNG

Orientazio mintegietan lantzeko proposamena
Ikastetxeetan erabiltzen ditugun orientaziorako programak eta materialak aztertzea eta ahal den neurrian horiek aberastea da gure proposamena, ikasketa-hautaketetan berdintasuna indartzeko.
  • Hausnarketarako artikulu bat irakurriko dugu: "Claves para educar en igualdad"
  • Orientazio programak aztertuko ditugu, hutsuneak detektatzeko
  • Programak aberasteko aproposak ikusten diren jarduerak aztertuko ditugu. Taldeen balorazioak (edo norberarenak) wiki honetan jasoko ditugu.

Ikasturtearen bukaeran proposamen horiek jasoko ditugu, txukundu (batzuk euskaratu?) eta guztien eskura jarriko ditugu.

Lan hori osatzeko 2016ko maiatzean batxilergoa bukatu zuten 1140 ikasleen erantzunak jaso genituen.



flecha.JPG


orientaziorako baliabideak aztertzea