Aurten elkarrekin lantzeko proposatzen dugun gaia: Berdintasunean aukeratzea

EUSTATek 2015eko ekainean kaleratu dituen datuek garbi erakusten dute neskek eta mutilek egiten dituzten ikasketa-hautaketetan genero estereotipoak mantentzen direla , rol tradizionalen araberako sexuen banaketa mantentzen dutenak: besteen zaintzarekin eta giza harremanekin zerikusi duten ikasketak aukeratzen dituzte neskek; teknikarekin eta produkzioarekin lotutakoak, berriz, mutilek.






(bideorako erabili den artikulua: Berdintasuenan aukeratzen al dugu? IKASLAN 16 aldizkaria

Datuak diotena.
Unibertsitateko datuak gaurkotu ditugu, Eustateko 2017ko txostenakontuan hartuta (ezkerreko grafikoa).
2015-16 ikasturteraen bukaeran lortutako datuekin alderatu ditugu (eskuinekoa). Behealdean txosten osoa aurkituko duzue.

2017 eustat datuak uni.jpg

2015-16 txostenaren datuak uni.jpg













LH matrikula 2015-16.jpg
Orientazio mintegietan lantzeko proposamena
Ikastetxeetan erabiltzen ditugun orientaziorako programak eta materialak aztertzea eta ahal den neurrian horiek aberastea da gure proposamena, ikasketa-hautaketetan berdintasuna indartzeko.
  • Hausnarketarako artikulu bat irakurriko dugu: "Claves para educar en igualdad"
  • Orientazio programak aztertuko ditugu, hutsuneak detektatzeko
  • Programak aberasteko aproposak ikusten diren jarduerak aztertuko ditugu. Taldeen balorazioak (edo norberarenak) wiki honetan jasoko ditugu.

Ikasturtearen bukaeran proposamen horiek jasoko ditugu, txukundu (batzuk euskaratu?) eta guztien eskura jarriko ditugu.

Lan hori osatzeko 2017ko Martxoan batxilergoaren 2. mailako ikasleen hautaketak jasotzeko proposamena luzatu genizuen: datorren ikasturterako zein ikasketak aukeratu nahi dituzten galdetu diegu. Informaziao jasotzeko formulario bat bete behar zuten.

22 ikastetxek parte hartu dute, 1147 ikaslek orotara, lagina nahikoa ondorioak ateratzeko.





flecha.JPG


orientaziorako baliabideak aztertzea